Aplikazioak instalatu
Instalazio fitxategiak telefonora bidaltzeko modu
desberdinak daude: bidali ordenagailu bateragarri batetik,
deskargatu arakatzean, jaso multimedia mezu gisa, jaso
mezu elektroniko batean eranskin gisa, baita bestelako
konexio metodoak erabilita ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite
programarekin telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplikazio-kudtzl.
.
Instalazio-fitxategiak Instalazio-fitxat. karpetan daude, eta
instalatutako aplikazioak Apl. instalatuak karpetan.
Ikonoen esanahia:
SIS edo SISX aplikazioa
Java aplikazioa
Widget-a
Aplikazioa memoria-txartelean instalatu dago
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio
eta softwareak soilik instalatu eta erabili. Symbian Signed
edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu dutenak,
adibidez.
Aplikazioa instalatu aurretik, egiaztatu hauek:
● Ikusi aplikazio mota, bertsio-zenbakia eta aplikazioaren
hornitzailea edo egilea.
Aukerak
>
Ikusi xehetasunak
hautatu.
● Ikusi aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren
xehetasunak. Hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
Ikusi xehetasunak
. Kontrolatu ziurtagiri digitalen
erabilera Ziurtagiri kudeatzailean.
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze
edo konponketa fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko
aplikazioa berreskuratzeko, jatorrizko fitxategia edo
ezabatutako software paketearen segurtasun kopia izan
beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko,
ezabatu aplikazioa eta instalatu berriro aplikazioa, jatorrizko
instalazio fitxategia edo segurtasun kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko.
Hau falta bada, baliteke gailuak deskargatzeko eskatzea.
Aplikazioarentzako ez bada sargunerik zehaztu, bat
aukeratzeko eskatuko zaizu.
Instalatu aplikazioak
1. Kokatu instalazio-fitxategia Aplikazio-kudeatzaileko
Instalazio-fitxategien karpetan, edo bilatu Fitxategi-
-kudeatzailean edo Mezularitzako Sarrerako ontzian.
Beste aplikazio batzuk
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
94
2. Aplikazio-kudeatzailean, hautatu instalatu nahi duzun
aplikazioa eta
Aukerak
>
Instalatu
. Beste
aplikazioetan, aukeratu instalazio fitxategia eta abiatu
instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren
berri emango dizu. Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez
duen aplikazio bat instalatzen baduzu, telefonoak ohar
bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla
badakizu.
Ireki instalatutako aplikazio bat — Hautatu aplikazioa
menuan. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik ezarrita,
menu nagusiko Apl. instalatuak aukeran instalatuta egongo
da.
Ikusi zer software-pakete dauden instalatuta edo
kenduta —
Aukerak
>
Ikusi erregistroa
hautatu.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako
aplikazio bakarra onartzen du. Birusen aurkako aplikazio bat
baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren jarduna kaltetu
liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta
gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria handia har
dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz.
Memoria nahikoa mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite
instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC bateragarri
batean egiteko, ondoren erabili fitxategi kudeatzailea
instalazio-fitxategiak telefonoko memoriatik
ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitza postontzitik.