Bideo dei bat egin
Bideo-dei bat egiten duzunean (sareko zerbitzua), zuzeneko
eta bi norabidetako bideoa ikus dezakezu zure eta dei-
-hartzailearen artean. Kamerak grabatutako zuzeneko
bideoa bideo-deiaren hartzaileari bistaratzen zaio.
Bideo-dei bat egin ahal izateko, USIM txartela izan behar
duzu eta 3G sarearen estaldura-eremuan egon behar duzu.
Bideo-dei zerbitzuen erabilgarritasunari, prezioei eta
harpidetzeari buruzko informazioa eskuratzeko jarri sareko
zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Bideo dei batean bi parte hartzaile egon daitezke soilik. Bideo
deia gailu mugikor bateragarri batera edo ISDN bezero
batera egin daiteke. Bideo deia ezin daiteke egin beste ahots,
bideo edo datu dei bat aktibatuta dagoen bitartean.
Adierazleak
Deitu
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30
Ez zara bideorik jasotzen ari (hartzailea ez da bideorik
bidaltzen ari edo sarea ez da transmititzen ari).
Zure telefonotik bideoak bidaltzea debekatuta duzu.
Horren ordez irudi bat bidaltzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Deitzen
>
Deia
>
Irudia bideo-deian
.
Dei batean zehar bideoa bidaltzea debekatuta baduzu ere,
deia bideo-dei gisa kobratuko zaizu. Kostuak ezagutzeko,
jarri zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
1. Hasierako pantailan, hautatu markatzailea irekitzeko,
eta sartu telefono-zenbakia.
2. Aukeratu
Aukerak
>
Deitu
>
Bideo-deia
.
Besterik adierazi ezean, aurrealdean dagoen bigarren
kamera bideo deietan erabiliko da. Bideo dei bat egiteak
luze jo dezake. Deiak arrakastarik ez badu (adibidez,
sareak ez badu bideo deia onartzen edo deia jaso behar
duen gailua bateragarria ez bada), dei normal bat egitea
edo mezu bat bidaltzea nahi duzun galdetuko zaizu.
Bideo-deia aktibo dago bi bideo ikusten dituzunean, eta
bozgorailutik soinua entzuten duzunean. Dei-hartzaileak
bideoa bidaltzea uka dezake ( bidez adierazita), eta
zuk deitzailearen ahotsa bakarrik entzungo duzu, eta
irudi bat edo pantaila grisa ikus dezakezu.
Bideo-dei bat amaitu — Sakatu amaitzeko tekla.