Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko 3G konexioa beharrezkoa da. Bideo-
-partekatzea erabiltzeko duzun ahalmena 3G sarearen
eskuragarritasunaren araberakoa da. Zerbitzuaren, 3G
sarearen eskuragarritasunaren eta zerbitzua erabiltzeagatik
aplikatutako tarifen inguruko informazio gehiagorako, jo
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Bideo partekatzea erabiltzeko, egiaztatu hurrengoa:
● Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dago.
● 3G konexio aktibo bat daukazu eta 3G sarearen estalduran
zaude. 3G sarea bideoa partekatu bitartean uzten baduzu,
partekatzea amaitu egingo da baina ahots-deiarekin
jarraitu ahal izango duzu.
● Igorlea eta hartzailea 3G sarean erregistratuta daude.
Norbait partekatze-saio batera gonbidatzen baduzu eta
hartzailearen gailua 3G sarearen estalduran ez badago,
bideo-partekatzea instalatua ez badauka edo
pertsonarteko konexioa ezarria ez badu, hartzaileak ez du
gonbidapenik jasoko. Hartzaileak gonbidapena ezin duela
onartu adierazten duen errore mezu bat jasoko duzu.