Eduki babestua
Eskubide digitalei buruzko lizentziak kudeatzeko, aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef. kudeaketa
>
Segurtasuna
>
Babestutako edukia
.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa
(Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, beraien jabetza intelektuala babesteko,
copyrights-ak barne. Gailu honek DRM software desberdinak
erabiltzen ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko.
Gailu honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0 eta OMA DRM 2.0
teknologiekin babestutako edukiak ikus daitezke. DRM
softwareen batek edukia babestea lortzen ez badu eta
edukiaren jabeek hala nahiko balute, DRM bidez babestutako
edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu daiteke.
Baliogabetzeak DRM bidez babestutako eduki hori zure
gailuan berriztea debeka dezake. DRM sorftware hori
Ezarpenak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
103
baliogabetzeak ez die eragiten bestelako DRM motekin
babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure
eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
aktibazio-gakoen eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko
erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren
memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal
ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Lizentzia edo edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki
bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke,
eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik
ikusi ahal izango da.