Ziurtagirien kudeaketa
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef.
kudeaketa
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien kudeaketa
.
Ziurtagiri digitalak Interneteko bankuetara, zenbait
webgunetara edo urrutiko zerbitzari batera konektatzeko
erabili behar dira, hau da, informazio konfidentziala
bidaltzen den ekintzetan. Halaber, birus edo beste software
maltzurren arriskua murrizteko, eta deskargatutako eta
instalatutako softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere
erabiliko dira.
Aukeratu hauetatik:
●
Autoritate ziurtagiriak
— Ikusi eta editatu autoritate
ziurtagiriak.
●
Gune fidag. ziurtagiriak
— Ikusi eta editatu gune
fidagarrien ziurtagiriak.
●
Ziurtagiri pertsonalak
— Ikusi eta editatu ziurtagiri
pertsonalak.
●
Telefono ziurtagiriak
— Ikusi eta editatu telefonoko
ziurtagiriak.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen;
softwarearen jatorria egiaztatzeko erabiltzen dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun
gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri
bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes
motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri
onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria
izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta
ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren xehetasunak ikusi —
egiazkotasuna aztertu
Zerbitzari batez fidatu ahal izateko, egiaztatu bere
ziurtagiriaren sinadura eta baliozkotasuna.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure
telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez duzula
jakinaraziko zaizu.
Ziurtagiri baten xehetasunak egiaztatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ziurtagiriaren xehetas.
. Ziurtagiriaren
baliozkotasuna egiaztatzen da eta hauetako oharren bat
ikusiko da:
●
Ziurtagiria ez da fidagarria
— Ez duzu ziurtagiria
erabiltzeko aplikaziorik zehaztu.
●
Ziurtagiria iraungita
— Ziurtagiriaren baliozkotasun
epea iraungi da.
Ezarpenak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
102
●
Ziurtagiriak oraindik ez du balio
— Ziurtagiriaren
baliozkotasun epea oraindik ez da hasi.
●
Ziurtagiri hondatuta
— Ziurtagiria ezin da erabili. Jo
ziurtagiri hornitzailearengana.
Segurtasun ezarpenak aldatu
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
Autoritate ziurtagiri baten ezarpenak aldatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Fidagarrit.-ezarpenak
. Ziurtagiriaren arabera,
aukeratutako ziurtagiria erabil dezaketen aplikazioen
zerrenda agertzen da. Adibidez:
●
Symbian instalazioa
:
Bai
— Ziurtagiri honek Symbian
sistema eragileko aplikazio berrien iturriak ziurtatzen
ditu.
●
Internet
:
Bai
— Ziurtagiri honek zerbitzariak ziurtatzen
ditu.
●
Aplikazio instalazioa
:
Bai
— Ziurtagiri honek Java
aplikazio berrien jatorria ziurtatzen du.
Balioa aldatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Aldatu segurt.-
-ezarpenak
.