
Argazki eta grabaketa ezarpenak
Argazki bat atera edo bideoklip bat grabatu aurretik argazki
eta grabaketa ezarpenen ikuspegia irekitzeko, hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kamera
eta .
Argazki eta grabaketa ezarpenen ikuspegiak elementuen eta
ezarpenen lasterbide ugari eskaintzen ditu argazki bat atera
edo bideoklip bat grabatu aurretik.
Argazki eta grabaketa ezarpenak lehenetsitako ezarpenetara
itzuliko dira kamera ixtean.
Aukeratu hauetatik:
— Hautatu eszena.
edo
— Aldatu bideo eta irudi moduen artean.
edo — Erakutsi edo ezkutatu bisorearen sareta
(irudiak soilik).
— Gaitu tenporizadorea (argazkietan soilik).
— Aktibatu sekuentzia modua (irudiak soilik).
— Ireki Galeria.
Irudiaren ezarpenak:
— Hautatu kolore efektua.
— Egokitu zurien balantzea. Aukeratu uneko argi
baldintzak. Honela, kamerak argazki zehatzagoak aterako
ditu.
— Egokitu esposizio konpentsazioa (argazkietan soilik).
Gai ilun bat plano argi batetan atera nahi baduzu, elurretan,
adibidez, egokitu esposizioa +1 edo +2ra hondoko
argitasuna orekatzeko. Gai argitsuak plano ilunetan
ateratzeko, erabili -1 edo -2.
— Egokitu argiarekiko sentikortasuna (argazkietan
soilik). Areagotu argiarekiko sentikortasuna argi gutxiko
baldintzetan argazki ilunak eta lausoak saihesteko. Argi
sentikortasuna areagotuz irudiaren zarata areago daiteke
ere.
— Egokitu kontrastea (argazkietan soilik). Egokitu
argazkiko gune argi eta ilunen arteko desberdintasuna.
— Doitu zehaztasuna (irudiak soilik).
Pantailaren bistaratzea ezartzen dituzun ezarpenen arabera
aldatzen da.
Kamera
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
58

Argazkien ezarpenak argazkiak ateratzeko modua
egokitzeko dira soilik. Modu batetik bestera aldatzean ez dira
zehaztutako ezarpenak berrezarriko.
Eszena berri bat hautatzen baduzu, hautatutako eszenak
argazki ezarpenak ordeztuko ditu. Beharrezkoa izanez gero,
argazki ezarpenak alda ditzakezu eszena bat hautatu
ondoren.
Ateratako argazkia gordetzeko denbora gehiago behar da
zooma, argia edo kolorea aldatuz gero.