
Atera argazki bat
Argazkiak ateratzerakoan kontutan izan:
● Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.
● Zooma erabilitako argazkien kalitatea zoomik gabeko
irudiena baino okerragoa da.
● Kamera bateria aurrezte modura aldatuko da minutu
batean ezer egiten ez bada.
● Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha
erabiltzerakoan. Ez erabili flasha pertsona edo
animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen
ari zaren bitartean.
1. Argazki modutik bideo modura aldatzeko, beharrezkoa
bada, aukeratu >
.
2. Sakatu kamera-tekla. Ez mugitu telefonoa argazkia gorde
eta irudia azaldu arte.
Atera argazkiak bigarren kamerarekin
1. Hautatu
Aukerak
>
Erabili atzeald. kamera
.
2. Argazki bat ateratzeko, hautatu
. Ez mugitu telefonoa
argazkia gorde eta irudia azaldu arte.
Handiagotu edo txikiagotu argazki bat
ateratzerakoan — Erabili zoom-graduatzailea.
Utzi kamera atzeko planoan irekita eta erabili beste
aplikazioak — Sakatu menu-tekla. Kamerara itzultzeko,
eduki sakatuta argazkiak ateratzeko tekla.