GPS konexioak sortzeko gomendioak
Egiaztatu satelitearen seinalearen egoera — Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kokapena
eta
GPS datuak
>
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
Telefonoak sateliterik
aurkitu ez badu,
sateliteen informazio
ikuspegian barra bat
erakutsiko da satelite
bakoitzarentzat. Barra
zenbat eta luzeagoa
izan, are eta
indartsuagoa izango da satelitearen seinalea. Satelite
seinaletik zure kokapena kalkulatzeko adina datu jaso
dituenean gailuak, barraren kolorea aldatuko da.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu
seinaleak zure gailuak, zure kokapena kalkulatu ahal izateko.
Behin hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure kokapena
kalkulatzen jarraitzeko, hiru satelite soilik erabiltzea. Hala
ere, normalean, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan
eta zehaztasun hobea izango da.
Aurkitutako sateliteen kokapena ikusteko, aukeratu
Ikusp.
ald.
.
Ezin bada satelite seinalerik aurkitu, egizu honakoa:
● Leku estali batetan bazaude, joan zeru irekira seinale
hobea jasotzeko.
● Kanpoaldean bazaude, mugitu leku zabalago batetara.
● Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen indarrean
eragin dezake.
● Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta
satelitearen seinalea blokea dezakete.
Ziurtatu antena ez duzula eskuarekin estaltzen.
GPS konexioa ezartzeak segundo edo minutu
batzuk iraun ditzake. GPS konexioa ibilgailu
baten barruan ezartzeak denbora gehiago
iraun dezake.
GPS hartzailea telefonoko bateriaren
energiaz hornitzen da. GPS erabiltzean
bateria azkarrago agor daiteke.