Datu paketeen ezarpenak
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Admin. ezarp.
>
Pakete-datuak
.
Datu paketeen ezarpenek datu paketeen konexioa erabiltzen
duten sargune guztiengan daukate eragina.
Aukeratu hauetatik:
●
Pakete-datuen konexioa
—
Eskuragarri denean
aukeratzen baduzu eta datu paketeak onartzen dituen
sare batean bazaude, telefonoa datu paketeen sarean
erregistratzen da. Datu pakete konexio aktibo bat sortzea
(adibidez, mezu elektronikoak bidali eta jasotzeko)
telefonoak beharrezkoa denean datu pakete konexio bat
sortzea baino bizkorragoa da. Datu pakete estaldurarik ez
badago, telefonoa noizbehinka datu paketeen konexioa
ezartzen saiatuko da.
Behar denean
aukeratuz gero,
telefonoak datu paketeen konexioa erabiltzen du horren
beharra daukan aplikazio edo ekintzaren bat abiarazten
baduzu.
●
Sarbidea
— Sargunearen izena beharrezkoa da zure
telefonoa datu paketeen modem gisa erabili nahi baduzu
ordenagailu bateragarri batean.
●
Abiad. hand. pak. sarbid.
— Gaitu edo desgaitu
HSDPAren erabilera (sareko zerbitzua) UMTS sareetan.
Konexioak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
84
15. Sarean partekatu
Sarean partekatzeari buruz
Aukeratu
Menua
>
Internet
>
Par. on-line
.
Share online zerbitzuarekin (sareko zerbitzua), zure
telefonoko irudiak, bideoak eta soinu-klipak bateragarriak
diren sareko partekatze-zerbitzuetan argitara ditzakezu,
hala nola, albumetan edo blogetan. Zerbitzu hauetan
sarrerak ikus eta sarrerei buruzko zerbait idatz dezakezu, eta
idatzi duzuna bateragarria den Nokia gailu batera deskarga
dezakezu.
Sarean partekatzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta
eduki mota bateragarriak desberdinak izan daitezke.
Zerbitzuetara harpidetu
Aukeratu
Menua
>
Internet
>
Par. on-line
.
Sareko partekatze zerbitzuetara harpidetzeko, joan zerbitzu
hornitzailearen webgunera eta egiaztatu zure Nokia
telefonoa zerbitzuarekin bateragarria den ala ez. Sortu kontu
bat webgunean adierazi bezala. Kontuarekin zure telefonoa
konfiguratzeko beharrezkoak diren erabiltzaile izena eta
pasahitza jasoko dituzu.
1. Zerbitzu bat aktibatzeko, zure telefonoan ireki Share
online aplikazioa eta aukeratu zerbitzu bat eta
Aukerak
>
Aktibatu
.
2. Baimendu telefonoa sare konexio bat sor dezan. Internet
sargune bat eskatzen bazaizu, aukeratu zerrendako bat.
3. Sartu zure kontuan zerbitzu hornitzailearen webgunean
esaten dizuten bezala.
Hirugarrenek hornitutako zerbitzuen eskuragarritasun eta
kostuei buruzko informaziorako, jarri harremanetan zure
zerbitzu hornitzailearekin edo hirugarrenekin.
Zure kontuak kudeatu
Zure kontuak ikusteko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Nire kontuak
.
Kontu bat sortzeko, aukeratu
Aukerak
>
Gehitu kontu
berria
.
Kontu baten erabiltzailearen izena edo pasahitza aldatzeko,
aukeratu kontua eta
Aukerak
>
Ireki
.
Telefonotik sarrerak bidaltzean kontua lehenetsi gisa
ezartzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarri lehenetsi gisa
.
Kontu bat ezabatzeko, aukeratu kontua eta
Aukerak
>
Ezabatu
.
Sarrera bat sortu
Aukeratu
Menua
>
Internet
>
Par. on-line
.
Zerbitzu bati multimedia fitxategiak bidaltzeko, zerbitzu
batera joan eta hautatu
Aukerak
>
Karga berria
. Sareko
partekatze zerbitzuak fitxategiak bidaltzeko kanalak
hornitzen baditu, aukeratu nahi duzun kanala.