Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke beste
gailu bateragarriekin, hala nola gailu mugikorrak,
ordenagailuak, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa zure gailutik elementuak bidaltzeko, fitxategiak
ordenagailu bateragarri batetik transferitzeko eta
inprimagailu bateragarri batekin fitxategiak inprimatzeko
erabil dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez,
konektatutako gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik.
Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33 oin) egon
behar dute eta, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +
EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: audio
banaketa aurreratua, oinarrizko irudiak, gailu identifikazioa,
markaketa sarea, fitxategi transferentzia, sarrera generikoa,
audio/bideo banaketa, objektu generikoen trukea,
eskulibrea, aurikularrak, objektuen bidalketa, telefono
zerrendarako sarbidea, serieko ataka eta SIMerako
sarbidea. . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako
Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili
behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako
gailuetarako konexioak soilik ezar daitezke.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar
gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.