
Datuak Bluetooth bidez bidali
Bluetooth konexio bat baino gehiago izan ditzakezu aktibo
aldi berean. Adibidez, entzungailu bateragarri batera
konektatuta bazaude, aldi berean fitxategiak transferi
ditzakezu beste gailu bateragarri batera.
1. Ireki bidali nahi duzun elementua dagoen aplikazioa.
2. Joan elementura, eta hautatu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
Inguruko Bluetooth gailuen zerrenda agertuko da.
Ikonoak hauexek dira:
ordenagailua
telefonoa
audio edo bideo gailua
bestelakoa
Bilaketa eteteko, aukeratu
Gelditu
.
3. Aukeratu zein gailutara konektatu nahi duzun.
4. Datuak transferitu aurretik beste gailua uztartu egin
behar bada, tonu bat entzungo da eta kodea eskatuko
zaizu. Kode berdina idatzi behar da bi gailuetan.
Konektatutakoan,
Datuak bidaltzen
agertuko da.
Aholkua: Gailuak bilatzerakoan, zenbait gailuk
helbide bakarra erakuts dezakete (gailuaren
helbidea). Telefonoaren helbide errepika ezina
ikusteko, hasierako pantailan, sartu *#2820#.