WLAN aplikazioari buruz
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabiltzeko, zauden
tokian eskuragarri egon behar du eta telefonoak WLAN
aplikaziora konektatua egon behar du. Zenbait WLAN
babestuta daude eta zerbitzu hornitzailearen sarbiderako
gakoa behar duzu konektatzeko.
Oharra: WLANa erabiltzea mugatuta egon daiteke
zenbait herrialdetan. Frantzian adibidez, WLANa eraikinen
barruan soilik erabil daiteke. Informazio gehiagorako, jar
zaitez harremanetan tokian-tokiko arduradunekin.
WLAN darabilten funtzioak edo atzealdean abiarazita
dauden funtzioak erabiltzeak bateria gehiago kontsumitu
eta honen iraupena murrizten du.
Telefonoak ondorengo WLAN funtzioak onartzen ditu:
● IEEE 802.11b/g eta WAPI estandarrak
● 2,4 GHz-ko abiadura
● Wired equivalent privacy (WEP) 128 biterainoko gakoekin,
Wi-Fi protected access (WPA) eta 802.1x autentikazio
metodoak. Funtzio hauek sareak onartzen baditu soilik
erabil daitezke.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren
segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.