Bateria kargatu
Bateria fabrikan kargatzen da partzialki. Telefonoak bateria
gutxi duela adieraziz gero, jarraitu pauso hauek:
1. Konektatu bateria hormako hartune batera.
2. Konektatu kargagailua telefonora.
3. Telefonoak bateria beteta dagoela adierazten duenean,
deskonektatu kargagailua telefonotik eta, ondoren,
hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora jakin batez kargatu behar eta
kargatzen ari den bitartean ere erabil dezakezu. Bateria
guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Deskonektatu kargagailua entxufetik
erabiltzen ari ez bada. Entxufera konektatutako
kargagailu batek argi-indarra gastatzen du, telefonora
konektatuta ez badago ere.
Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
12