
Ukipen pantailako ekintzak
Sakatu eta bitan sakatu
Ukipen pantailan aplikazio bat edo beste elementu bat
irekitzeko, normalean zure atzamarrarekin edo
boligrafoarekin sakatzen duzu. Izan ere, hurrengo
elementuak irekitzeko, bitan sakatu behar dituzu.
● Aplikazio baten zerrendako elementuak, hala nola
Zirriborro karpeta Mezularitzaren karpeta zerrendan.
Aholkua: Zerrenda ikuspegia irekitzen duzunean,
lehenengo elementua nabarmenduta dago jadanik.
Nabarmenduta dagoen elementua irekitzeko,
sakatu behin.
● Menuan dauden aplikazioak eta karpetak zerrenda
ikuspegi mota erabiltzen duzunean
● Fitxategi zerrenda bateko fitxategiak, adibidez, Galeriako
irudi eta bideoen ikuspegiko irudi bat.
Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
14

Fitxategi bat edo antzekoa den elementu bat behin
sakatzen baduzu, ez da irekitzen, nabarmentzen da.
Elementu batek eskuragarri dituen aukerak ikusteko,
aukeratu
Aukerak
edo, eskuragarri badago, aukeratu
tresna barrako elementu bat.
Aukeratu
Erabiltzailearen dokumentazio honetan, aplikazioak edo
elementuak irekitzea behin edo bitan sakatuz "aukeratu"
deitzen da. Elementu bat baino gehiago lerroan aukeratu
behar badituzu, aukeratzeko testuak gezien bidez banatzen
dira.
Adibidea:
Aukerak
>
Erabiltzailearen gida
aukeratzeko, sakatu
Aukerak
eta jarraian sakatu
Erabiltzailearen gida
.
Arrastatu
Arrastatzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa pantailan eta
mugitu pantailan zehar.
Adibidea: Gora edo behera joateko web orrialde
batean, arrastatu orria atzamarra edo boligrafoarekin.
Irristatu
Irristatzeko, mugitu atzamarra pantailan bizkor ezkerrera
edo eskuinera.
Adibidea: Irudi bat
ikusten ari zarenean,
hurrengo edo aurreko
irudia ikusteko, irristatu
irudia ezkerretara edo
eskuinera, hurrenez
hurren.
Desblokeatu pantaila hatza pasata
Pasa hatza ukipen-pantaila desblokeatzeko — Deiari
erantzun gabe ukipen-pantaila desblokeatzeko, pasa hatza
eskuinetik ezkerrera. Dei-tonua automatikoki mututzen da.
Deiari erantzuteko, sakatu deitzeko tekla, edo deia
baztertzeko, sakatu amaitzeko tekla.
Pasa hatza deiari erantzuteko — Sarrerako dei bati
erantzuteko, pasa hatza ezkerretik eskuinera.
Pasa hatza alarma gelditzeko — Alarmak jotzeari utz
diezaion, pasa hatza ezkerretik eskuinera. Alarma
errepikatzeko, pasa hatza eskuinetik ezkerrera.
Mugitu
Gora edo behera mugitzeko desplazamendu barra duten
zerrendetan, arrastatu irristagailua barran.
Bista batzuetan, atzamarra edo boligrafoa zerrendako
elementu batean kokatuz eta hau behera edo gora arrastatuz
mugi zaitezke.
Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
15

Adibidea: Kontaktuetan mugitzeko, jarri atzamarra
edo boligrafoa kontaktu baten gainean eta arrastatu
gora edo behera.
Aholkua: Ikonoen eta botoien deskribapena ikusteko,
jarri atzamarra edo boligrafoa ikono edo botoi
gainean. Deskribapenak ez daude eskuragarri ikono
eta botoi guztientzat.
Ukipen pantailaren argia
Ukipen pantailaren argia denbora batean zehar ezer egin
ondoren itzali egiten da. Pantailaren argia pizteko, sakatu
pantaila.
Ukipen pantaila eta teklak blokeatuta badaude, argia ez da
pantaila sakatuz piztuko Pantaila eta teklak desblokeatzeko,
irristatu blokeo etengailua.