Nokia 5800 XpressMusic - Mapak

background image

Mapak

.

Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak hurbil dagoena erakusten dizu, ibilbidea

antolatzen laguntzen dizu eta zoazen lekura zoazela ere

gidatzen zaitu.
● Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
● Bilatu bidea pausoz pausokako argibideekin.
● Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta tokiko bestelako

informazioa, erabilgarri badago.

Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-fitxategiak,

gidak edo trafikoaren informazioa deskargatzean datu

kopuru handiak transmititzen dira (sareko zerbitzua).
Baliteke hainbat zerbitzu herrialde guztietan eskuragarri ez

egotea eta hizkuntza jakin batzuetan soilik eskaintzea.

Baliteke zerbitzuak sarearen menpe egotea. Informazio

gehiago jasotzeko, jarri harremanetan sareko zerbitzu-

-hornitzailearekin.

Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu

gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono honetan

ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko

informazioa eta bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik

ez duten hirugarrenek sortu dituzte. Baliteke informazioa

guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren

araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta

erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.