Aldatu maparen itxura
Ikusi mapa hainbat modutan, zu non zauden erraz
identifikatu ahal izateko.
Aukeratu
Menua
>
Mapak
eta
Nire kokapena
.
Hautatu eta hurrengoetatik:
●
Maparen bista
— Maparen bista estandarrean,
kokapeneko izenak edo autobideen zenbakiak bezalako
xehetasunak erraz irakur daitezke.
●
Satelitearen bista
— Ikuspegi zehatzagoa lortzeko,
erabili sateliteko irudiak.
●
Lursailaren bista
— Ikusi begirada bakarrarekin lur mota
eta altitudea, adibidez, landan zehar bidaiatzen ari
zarenean.
●
3D
— Ikuspegi errealistagoa lortzeko, aldatu maparen
ikuspegia.
●
Mugarriak
— Erakutsi eraikin eta ikuskizun aipagarriak
mapan.
●
Gau modua
— Moteldu maparen koloreak. Gauez
bidaiatzen ari zarenean, mapa errazago ikusiko duzu
modu honetan.
Mapak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
67