Nokia 5800 XpressMusic - Testu mezuen ezarpenak

background image

Testu mezuen ezarpenak

Aukeratu

Menua

>

Mezularitza

eta

Aukerak

>

Ezarpenak

>

Testu mezua

.

Aukeratu hauetatik:

Mezu zentroak

— Ikusi zehaztutako testu mezuen zentro

guztien zerrenda.

Erabil. ari den mezu zent.

— Aukeratu testu mezuak

bidaltzeko erabili nahi den mezuen zentroa.

Karaktere kodeketa

— Karaktereak beste kodeketa

sistema batera bihurtzeko (aukera eskuragarri

dagoenean), aukeratu

Euskarri mugatua

.

Txostena jaso

— Eskatu sareak bidalitako testu-mezuen

bidalketa-txosten bat bidaltzea (sareko zerbitzua).

Mezuaren balioduntasuna

— Aukeratu mezu zentroak

zenbat denboran saiatu behar duen mezua bidaltzen,

lehenengo saiakerak huts egingo balu (sareko zerbitzua).

Zehaztutako denbora epean mezua ezin izan bada bidali,

mezuen zentrotik ezabatuko da.

Mez. formatu hon. bidalia

— Jo zerbitzu-

-hornitzailearengana zure mezu-zentroak testu-mezuak

beste formatuetara bilaka ditzakeen jakiteko.

Konexiorik gogokoena

— Aukeratu erabili nahi den

konexioa.

Erantzun zentro beretik

— Erantzun mezuei mezu-

-zentroaren zenbaki bera erabiliz (sareko zerbitzua).