
Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
eta
Postontzia
.
Posta elektronikoa erabiltzeko, baliozko Interneteko
sarbide-puntu (IAP) bat eduki behar duzu telefonoan eta
posta elektronikoaren ezarpenak behar bezala zehaztuta
izan behar dituzu.
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu. Jarraitu
zure urrutiko postontziaren zerbitzariak eta internet
hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.
Mezularitza
>
Postontzia
hautatzen baduzu eta posta
elektronikoko kontua ezarrita ez baduzu, konfiguratzeko
eskatuko zaizu. Posta elektronikoaren ezarpenak
postontziaren gidarekin zehazten hasteko, hautatu
Hasi
.
Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari
esleitutako izenak Postontzia ordezkatzen du Mezularitzaren
ikuspegi nagusian. Guztira sei postontzi eduki ditzakezu.