Nokia 5800 XpressMusic - Inguru eragilea

background image

Inguru eragilea

Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak

betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo

belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 1,5

zentimetrotara (5/8 hazbetetara). Soinean eraman

ditzakezun zorro babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek

ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez

aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko

sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak

beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat

eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak

transmisioa amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak

material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu

txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik

gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa

ezabatu daiteke.