
Larrialdi deiak
Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau
barne, irrati seinaleak, hari gabeko eta lehorreko sareak eta
erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz
funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots
deiak onartzen baditu (Interneteko deiak), aktibatu bai
mugikorra bai Interneteko telefonoa. Honela, telefonoak
larrialdi deiak egiteko mugikorraren sarea eta Internet
hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro
konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
113

telefono mugikor baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdietarako.
Larrialdi deiak egiteko:
1. Telefonoa itzalita badago, piztu ezazu. Egiaztatu
seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Telefono
motaren arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar
izatea:
● Sartu SIM txartela, telefonoak bat badarabil.
● Desgaitu aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa.
● Aldatu profila deskonektatuta modutik modu aktibora.
● Pantaila eta teklatua blokeatuta badaude, mugitu
telefonoaren alboan dagoen blokeo etengailua
desblokeatzeko.
2. Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste,
bistaratutakoa ezabatu eta telefonoa deietarako
prestatzeko.
3. Ireki markagailua markagailuaren ikonoa aukeratuz
( ).
4. Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi
zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
5. Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio
guztia ahalik eta zehatzen. Zure telefono mugikorra
komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat
dagoen tokian. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den
bitartean.