Nokia 5800 XpressMusic - Telefonoa zaintzea

background image

Telefonoa zaintzea

Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat

da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen hauek

garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
● Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta

mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu

elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete.

Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu

guztiz lehortzen berriz jarri baino lehen.

● Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez

betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri

elektronikoak honda daitezke.

● Ez ezazu gorde telefonoa tenperatura hotzak edo altuak

dauden tokietan. Tenperatura altuek gailu elektronikoen

iraupena laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk

deformatu edo urtu ditzakete. Telefonoa tenperatura

hotzetik bere tenperatura normalera iristen denean,

barruan hezetasuna sor daiteke, eta horrek, zirkuitu

elektronikoen plakak honda ditzake.

● Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu

batean zabaltzen saiatu.

● Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo

astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, barruko

zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.

● Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,

disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa

garbitzeko. Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia

telefonoaren azala garbitzeko.

● Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak

buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.

● Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako

ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena,

aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta

irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.

● Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
● Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun-kopia

bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.

● Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik

onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken iezaiozu

bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria,

kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat.