Nokia 5800 XpressMusic - Segurtasuna

background image

Segurtasuna

Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideok ez betetzea

arriskutsua edo legez kanpokoa izan daiteke. Informazio

gehiago behar izanez gero, erabiltzailearen gida osoa

irakurri.

MODU SEGURUAN PIZTU
Ez piztu telefonoa haririk gabeko telefonoak

erabiltzea debekatuta baldin badago edo

interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.
ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA

GARRANTZITSUENA
Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko

orduan, eskuak beti libre eduki autoa gidatzeko.

Gidatzen ari zarenean, errepidean kontuz ibiltzea

da garrantzitsuena.
INTERFERENTZIAK
Haririk gabeko telefono guztiek interferentziak

jasan ditzakete, eta horrek telefonoaren jarduna

kaltetu dezake.
DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI
Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak bete.

Hegazkinetan eta medikuntzako tresneria,

erregai, produktu kimiko edo leherketen arriskua

duten guneen inguruan telefonoa itzali.
ZERBITZU HOMOLOGATUA
Langile homologatuek bakarrik instalatu edo

konpondu dezakete telefonoa.

OSAGARRIAK ETA BATERIAK
Osagarri eta bateria onartuak soilik erabili behar

dira. Ez konektatu produktu bateraezinik.
URAREKIKO ERRESISTENTZIA
Zure telefonoak ez du urarekiko erresistentziarik.

Lehor manten ezazu.