Lasterbideak
Irekita dauden aplikazioen artean aldatzeko, eduki sakatuta
menu tekla. Aukera bat erabiltzen ari zaren bitartean beste
aplikazio bat martxan izateak bateria kontsumo handiagoa
suposatzen du, eta beraz, bateriaren iraupena murriztuko da.
Interneteko konexio bat hasteko (sareko zerbitzua),
markagailuan, eduki sakatuta 0.
Multimedia barran eskuragarri dauden aplikazioetara
joateko, hala nola musika abiarazlea eta web arakatzailea,
edozein ikuspegitan, sakatu multimedia tekla.
Profila aldatzeko, sakatu pizteko tekla eta aukeratu profila.
Ahots postontzira deitzeko (sareko zerbitzua), markagailuan
eduki sakatuta 1.
Markatu berri diren zenbakien zerrenda irekitzeko, hasierako
pantailan sakatu deitzeko tekla.
Ahots komandoak erabiltzeko, hasierako pantailan eduki
sakatuta deitzeko tekla.