Testua idatzi
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
35
Modu horizontalean eta pantaila osoko moduan pantailako
teklatua erabiltzen denean, teklak hatzarekin saka ditzakezu.
Tekla bakoitzaren azalpena eta bere funtzioa ikusteko,
begiratu hurrengo irudia.
1 — Itxi - Itxi pantailako teklatua.
2 — Idazketa menua - Ireki ukipen bidezko idazketa-aukeren
menua
Idazketa hizkuntza
bezalako aukeretara sartzeko.
3 — Pantailako teklatua
4 — Maius tekla - minuskuletan idazterakoan maiuskula bat
idazteko edo alderantziz, hautatu tekla karakterea idatzi
aurretik. Maiuskulak aktibatzeko, hautatu tekla bi aldiz.
Teklaren azpiko marrak maiuskulak aktibatuta daudela
adierazten du.
5 — Hizkiak - Idatzi hizkiak.
6 — Zenbakiak eta ikurrak - Idatzi zenbakiak eta gehien
erabiltzen diren karaktere bereziak.
7 — Karaktereen azentuak - Hautatu hizkuntzako
karaktereen azentuak.
8 — Zuriune-barra - Sartu zuriune bat.
9 — Geziak - Mugitu kurtsorea atzera edo aurrera
10 — Atzera-tekla - Ezabatu aurrez idatzitako karakterea.
11 — Intro - Mugitu kurtsorea hurrengo lerrora edo hurrengo
idazketa-eremura. Funtzio gehigarriak uneko testuinguruan
oinarritzen dira (adibidez, web arakatzaileko web
helbidearen eremuan, Joan tekla gisa jokatzen du).
12 — Idazketa modua - Hautatu idazketa metodoa. Elementu
bat hautatzen duzunean, uneko idazketa metodoaren
ikuspegia itxi egiten da, eta hautatutakoa irekitzen da.