Testu iragarlea sartu
Testu iragarlearekin idaztean, hitzak sartzeko, hautatu
zenbaki-tekla bat hitzaren hizki bakoitzeko. Testu iragarlea
aplikazioa inkorporatutako hiztegi batean oinarritzen da eta
bertan hitz berriak gehi daitezke. Testu iragarlea ez dago
eskuragarri hizkuntza guztietan.
1. Telefonoko editore guztietan testu iragarlea aktibatzeko,
hautatu
>
Aktibatu aurresatea
.
2. Idatzi hitz bat. Adibidez, "Nokia" hitza idazteko
ingelesezko hiztegia hautatu denean, hautatu 6 N
letrarentzat, 6 o letrarentzat, 5 k letrarentzat, 4 i
letrarentzat eta 2 a letrarentzat.
Tekla bakoitza hautatu ondoren proposatutako hitzak
aldatzen dira.
3. Hitza zuzena ez bada, hautatu * behin eta berriro hitz
zuzena bistaratzen den arte. Hitza hiztegian ez badago,
hautatu
Letreiatu
, sartu hitza ohiko idazketa-metodoa
erabiliz eta hautatu
Ados
.
Hitzaren ondoren ? karakterea agertzen bada, hitza
hiztegian ez dagoen seinale izango da. Hitz bat hiztegian
gehitzeko, hautatu *, sartu hitza ohiko idazketa-metodoa
erabiliz eta hautatu
Ados
.
4. Puntuazio-marka bat txertatzeko, hautatu *.
5. Zuriunea txertatzeko, hautatu 0.